Ipuin bat kontatu nahi dut. Ez da Txanogorritxorena edo Zazpi Antxumeena, baina honetan ere otso maltzur bat agertzen da. Haiekin bi alde handi dauzka: benetan gertatu zen, eta oraindik ez da bukatu.
Amama bilbotarra zen, eta gaztetan, txikitan, euskaraz zekien, baina gure herrira otso maltzurra heldu zen eta euskara akabatzea erabaki zuen, eta debekatu zuen. Gure gizarteko momentu larria izan zen: jende asko kartzelara joan zen, jende asko desagertu zen (eta oraindik ez da agertu), jende asko hil zen… Beldurraren menpean bizi zen, eta otsoak, leku askotan, bere helburua lortu zuen. Eskerrak, beste askotan ez.
Aita jaio zenean, nire familian euskara ia desagertuta zegoen, baina Euskal Herriarekiko maitasuna ez, etaBarakaldon jaiota, EZKERRALDEAN, euskararen soinua eta trikitiaren musika entzuten, euskal dantzetan mugitzen eta, kaikua jantzita, gure mendietatik arnasa hartzen handitu nintzen; aitak, amak eta beste lagun batzuek gogoz lan egin baitzuten. Gaur egun, otsoa nire familiari kentzen saiatu zena nire alabarengan berpiztu da, eta oraindik ipuina ez da bukatu. Amaiera polita eta bidezkoa izateko lan egin dezagun!
Zuzendariari
Ezkerraldekoa eta euskalduna
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu