ZUZENDARIARI

Gabonen atarian

Tolosa
2021eko abenduaren 22a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Une batzuetan uste izaten dut Gabonak berreskuratu egin behar ditugula. Besteentzako opari sentitze hori. Badakit alferrik dela hau idaztea, baina bestearen dohaina behar dugu, elkarri oparia egitea.

Zein ona sumatzea Gabonak samurtasun bihurtutako bizitzaren oparia direla eta bizitzaren historiak jarraipena duela hemen eta han!

Badakit gutxik ospatzen dutela Gabon kristaua, merkatal eta sentimentuzko zingira bat ezarri diogula geure buruari, baina barrenean argi eta bero pixka bat dagoela xuxurlatzen dut. Edonori egin diezaiokegun Gabonetako oparirik onena bihotzaren ontasuna da; izan ere, Jesusen jaiotza, batez ere, maitasun, zerbitzu eta dohaintza keinu bat da, guztiz eta bereziki behartsuenentzat.

Gogoan dut garai batean jai paganoez edo neguaz hitz egiten zela. Egun hauetan, barruan daramagun haurra elikatzea gustatuko litzaidake, baina gure bizitza arazoz, kezkaz eta COVID gehigarriaz beteta, Gabonetako justizia, maitasun eta errukizko programa hori pixkanaka jaiotzen ari dela sumatzea. Munduko gizon-emakumeok Gabonen misterioa ospatzeko gai garen bitartean, itxaropenaren hodeiertza garbi geratuko da gizateriarentzat.

Uste dut Belengo estalpea ez zela ipuin bat izan, bake eta maitasun eztanda bat baizik. Ez al du merezi Gabonak berreskuratzea?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.