Galdera xume bat, jarrera zehatz bat, zergatik izan daiteke guretzat hain bitxia?
Atzo, nire alabak eramaten duen kioskoko mostradorearen atzean nengoenean, adineko bikote bat hurbildu zitzaidan.
Gizonak esan zidan:
- ¿Habla español?
Sartzen den haize fresko pixka bat bezala izan zan.
Harro-harro, begiei begira erantzun nion:
- Un poco.
Argentinarrak ziren. Gero, nola han euskaldun asko daudela eta abar komentatu zuten.