Hondarribia

Garaiak aldatzen dira, poliziak ez

Patxi Sansinenea
2025eko azaroaren 9a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Bideo bat ikusi dut. Bertan, zenbait ertzainek, bultzaka, besoetatik bizkarrera helduta zegoen gazte bat zeramatela ikusten da. Bat-batean, duela 59 urteko igande hartako oroitzapena etorri zait, 1966ko ekainaren 12koa, hain zuzen ere. Manifestazioa gaur egungo epaileen aurreko epaileek zigortutako Zalbide etakidearen aurkako epaiketa salatzeko. Grisek bultzaka eraman ninduten beren jeep batera. Gasteizen falangisten aurka egindako manifestaziotik ikusi dudan bideoan, desberdintasun bakarra Ertzaintzaren uniformeen kolorea izan da, urdinak baitziren. Batzuk grisak, besteak urdinak. Garaiak aldatzen dira, baina polizia guztiak berdinak dira, ikusi dudanez. Nire elkartasuna falangisten aurka manifestatu ziren gazte horiei.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.