Zuzendariari

Gaurko gazteen aisialdia dela eta

Orio.
2011ko urtarrilaren 4a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Euskal Herriko gazte gehienak beren aisialdian alkoholetan murgilduta daudela dirudi. Zoritxarrez. Astebukaeretan kalean buelta bat eman besterik ez dago gazte jendea zein egoera penagarrian dabilen ikusteko: edanari emanda, erabat.

Haien gurasoengandik hasita, eskolan gero, eta instituzioek ondoren, denen artean lan franko dute egoera penagarri bezain mingarri hori konpontzeko. Bai alajaina!

Nire uste apalean, herri orotan zinema aretoak, liburutegiak, gazteentzako udalak kontrolatutako lokalak (orain, gaztetxea bada, gazteek beraiek goberna lezakete...), eta edozein kirol egiteko tokiak baleude, askoz nerabe gutxiago legoke edanari emanda. Egon ziur.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.