Harriduraz irakurri dut BERRIAko albistea: Jaurlaritzak Gaztelagun programaren gutxieneko adina 23 urtera jaitsiko du. Erabaki hau publizitate-keinu hutsa da. Martxoaren 25ean, Nerea Melgosa sailburuak promes bat egin zuen. Emantzipa laguntzak 35 urtera arte «ahalik eta lasterren» zabalduko zituela esan zuen. Orain, promes hori airean dago.
Eta dirua ez da arazoa. Datuak lotsagarriak dira: Iaz, 53 milioi euro zeuden aurreikusita Gaztelagun programarako, eta soilik 10,36 milioi erabili ziren. Aurten, joera okerragoa da: 25 milioitik, 158.100 euro baino ez dira gastatu. Baina badago datu are esanguratsuago bat. Jaurlaritzaren Gazteriaren diagnostikoa 2024 txostenak dio Euskadin emantzipatzeko batez besteko adina 29,3 urtekoa dela. Zer esan nahi du horrek? Emantzipa programa justu gazteok laguntza gehien behar dugunean amaitzen dela.
Politika honek bizkarra ematen dio EAEko errealitateari. 30 eta 35 urte arteko gazteak Emantzipa laguntzarik gabe geratzen gara. Datu ofizialek arazoa non dagoen erakusten dute. Propagandarik ez, mesedez.