Zuzendariari
Genozidioa eta etnozidioa
Abenduan, Errusiako Duma izeneko parlamentuak indargabetu du autonomia-estatu duten errepubliken hizkuntza derrigorrez irakastea, tokiko hizkuntza ikasteak errusierari kalte diezaiokeelakoan. Presidenteak onartzen badu, legea indarrean izango da 2013ko urtarrilaren 1etik. Hainbat herriren ama-hizkuntza eskoletatik kanporatzeak herritarrek bere herriko hezkuntza jasotzeko eskubidea urratzen du. 1992tik hamar milioi biztanle galdu ditu Errusiak erbestaldi bitartez edo heriotza tasagatik. Baina Putinek kultura genozidioaren politikarekin jarraitzen du, gizartearen ondarea diren hizkuntzak ezabatzen. Tokiko hizkuntza irakasteak ez du errusiera kaltetzen baizik eta herrien ondare guztiak arpilatzeak.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu