ZUZENDARIARI

Gero eta zailago suertatzen da enara bat aurkitzea. Zer egin?

Aitor Barcena Larreategi.
Muskiz.
2018ko apirilaren 14a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Udaberri guztiekin batera, Europara eta baita gure lurraldeetara, enarak bueltatzen dira. Milaka kilometro egin eta gero, Afrikako lurraldeak utzi eta bidaia arriskutsu baten ondoren, txitoak izatera etortzen dira ona.

Enarek (Hirundo rustica), antzinatik egiten dute migrazio hau, baina azken hamarkadan, haren poblazioa %33 jaitsi da, eta 10 milioi enara gutxiago daude.

Enara batek 850 intsektu jan ditzake egun batean, eta, urtean, 55 kg ere jan ditzake; horrek pertsonentzat eta baserritarrentzat suposatzen duen onurarekin.

Zerk eragin du horren murrizketa bortitza? Ba, alde batetik, intsektizidek; haien eguneroko janaria (eltxoak, euliak, kilkerrak..) murriztuz; eta, bestetik, etxe eta baserrietan egiten dituzten kabien suntsiketak. Suntsiketa horiek txitoak hiltzea edo zuzenean arrautzarik ez jartzea eragiten dute. Gainera, jakin beharra dago, europar legeak ilegaltzat jotzen duela jokaera hori.

2014an, seo bird life-k urteko hegaztia izendatu zuen enara. Hori ikusita eta egoera horri aurre egiteko, partaide naizen Avin proiektua jaio zen, eta lau lerro nagusitan lan egiten du:

-Kabien suntsipena geldiarazi.

-Eskuz egindako kabiak sortu

-Enaren erroldak egin.

-Txitoen berreskurapena.

Beraz, hegazti horien kontserbazioa bermatzeko, guztion kontzientziazioa behar dugu. Euskal Herrira gero eta enara gutxiago datoz, baina orain datozenak urtero etorriko dira haien bizitza osoan zehar, eta haien txitoek ere hala etorriko dira.

Ziurta dezagun, beraz, gure hurrengo belaunaldiek hegazti horiez disfrutatzen jarrai dezaten, haien onurez eta oparitzen diguten hegaldi paregabeaz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA