ZUZENDARIARI

Gipuzkoako Ehiza Federazioa, eskas

Ander Artola.
Ibarra
2021eko urriaren 19a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Gutun honen bidez, Gipuzkoako Ehiza Federazioaren antolaketa, baliabide eta borondaterik eza salatu nahi ditut. Gauza da haiek kudeatzen dutela ehiza egiteko lizentzia eta baimenak egitea eta bidaltzea, eta haiek egindako akats batzuengatik ia ehiza egiteko aukerarik gabe geratu naizela aurten.

Baina hori ez da larriena, izan ere, gizakiak garen heinean, denok egin ditzakegu akatsak; larriena da ez diotela erantzun laguntza-eske bidalitako e-mail mordo bati, ezta telefonoz egindako hamarnaka deiri.

Beste ehiztari askorekin hitz egin dut, eta Gipuzkoako Ehiza Federazioaren jokaera hori ohikoa dela baieztatu didate. Bertara joan nintzenean (beste aukerarik ezean, laneko orduak galduta eta diru mordo bat nire poltsikotik jarriz), bertako langileetako batek baliabiderik eza aitortu zidan: haren hitzetan, lau langile egon behar lukete, baina bi baino ez daude, eta, oraintxe «goi denboraldia» dela-eta baimenak eta abar lortzeko ehiztariok ordaintzen dugun dirutza kontuan hartuta, ulertezina eta onartezina iruditzen zait.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.