Zirauki

Gizarte digitalak dakarren erronka

Mikel Goñi Berasain
2024ko azaroaren 3a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Berehalakotasunez eta estimuluz betetako gizarte batean bizi gara, eta gazteok aspermenari aurre egiteko milaka tresna ditugu. Gure gurasoen garaian ez zen halakorik. Horrek hausnarketarako parada ematen zien, eta ideiarik hoberenak bururatzekoa. 

Lehen, gure gurasoek beren baitan egoteko aukera zeukaten, izan ere, ez zegoen mezu baten zelata konstanterik edo besteek zer egiten ari ziren jakiteko beharrik. Guk, ordea, ez dugu une horiek gozatzeko astirik, autobusean, ohean etzanda edota oinez gure lehen erreflexua telefonoak poltsikotik ateratzea delako. Bizitza hausnarketarako eta geure buruarekin egoteko momentuz betea dago, baina horretaz ahaztu gara. 

Nire lagunekin gelditu eta ideiarik gabe geratzen garenean, gure erantzun automatikoa mugikorra poltsikotik ateratzea da, ia zerbait instintiboa edo mugimendu mekanikoa balitz bezala. Momentu horietan elkarrekin eta bakarrik gaude aldi berean. Teknologiak erraztasun asko ekarri dizkigu, baina zerbait kendu ere egiten digu. Horretarako ezinbestekoa da oreka bilatzea, mugikor edo ordenagailu hori onura izan beharrean desabantaila bilakatu ez dadin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.