Zuzendariari

Gizarteak bakarrik erantzun behar ote du?

Portugalete.
2012ko abenduaren 7a
00:00
Entzun
Wert ministroaren hizkuntza gutxituen kontrako enegarren eraso edo astakeria honen ondorengo erreakzioen harira, Koldo Tellituk esandakoaren gainean (hitzez hitz: Ā«Gizarteak emango duen erantzunarekin Werten proposamenak aurrera ez egitea espero dutĀ») hausnarketa egin gura nuke. Baliteke egindako interpretazioa zuzena ez izatea, eta, hala balitz, barkamena eskatu beharrean nengoke.

Gizarte berban datza nire kezkaren muina. Gizarte berba entzunda ulertzen dut herria izango litzatekeela Werten proposamenei erantzuna emango liokeena, eta erakundeak kanpo geratuko liratekeela. Hala balitz, zera aipatu nahiko nuke: herriak urteak, hamarkadak daramatza erantzuten hamaika konturen gainean, eta, hein handi batean, erakundeen erantzuna izan da falta izan dena. Behingoz, aurpegia emateko garaia iritsi da. Utz ditzagun berba potoloak, anbiguoak, eta goazen harremanak apurtzera herri gisa kikildu eta txikitu nahi gaituztenekin. Goazen Europako herrialde batzuetan autodeterminazioaren alde mugitzen ari direnek sortutako olatua hartzera. Ekonomia kinka larrian dagoela eta hartu beharreko lehen erabakiek gai horri buruzkoak izan behar dutela, ez dut ezetzik esango, baina horrekin harreman estua duen gai bat autodeterminazioa da; ekonomiaz gain, izugarri garrantzitsuak diren beste hamaika gai englobatzen ditu kontzeptu horrek. Behingoagatik, mugiarazi herria, eta izan arduratsuak hauteskundeetan izandako emaitzekin. Aprobetxatu herriak emandako lidergoa, eta zuen atzetik izango gaituzue!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.