ZUZENDARIARI

Goiza altxatzen da, eguzkia atera baino lehen

2018ko abuztuaren 25a
00:00
Entzun
Eguzkia goian zela abiatu ginen Donostiatik Bilbo aldera abuztuaren 15aren bezperan, bihotzeko hutsune honekin, bihotz-zati bat baitago Zilarrezko Itsasoan hondoratuta. Arratsaldeko 18:30 inguru Czech Airlines konpainiako hegazkin batean hegaldatu nintzen beste hamabost euskaldunez osatutako talde batekin, horietako hamaika segan egiteko prest, Txekian antolatutako txapelketa batean, Bohemia eskualdean. Itzulpen lanekin laguntzeko joan nintzen beraiekin, eta Txekia ere ezagutzen dudalako, prefosta!

Bihotzeko hutsuneak ezin bete, eta aurrera segi behar, iragana atzean utziz, beti aitzina! Almitza elkarteko segalariak, lagunak, Lenka eta ni neu joan ginen Pragatik Prahatice hirira, eta hantxe jaso gintuen David Voborsky segalari txekiar eta txapelketaren antolatzaileak. Tipo xelebre eta nahikoa hippy-a iruditu zitzaidan, baina ez nion garrantzirik eman. Herri hartan, jatetxe batean afaldu genuen, Volary herrira joan aurretik. Izan ere, Mlynarovice Volary herrian dago, eta Mlynarovicera joan ginen; hantxe elkartu ginen guztiok, euskaldun guztiok eta antolatzailea.

Gizon oro koldar hutsa ez ote da? Amaiera zoriontsurik inoiz izan ez badut ere, eguneko eta gaueko «presente» eta opari txikiekin goxa dezadan bihotza: goizeko eguzkia, gaueko izarrak, oheratu aitzineko garagardo inguruko solasaldiak euskaraz, txekieraz eta alemanez. Gizonak espezie berezi batzuk dira, emakumearekin zerikusirik ez dutenak. Badira salbuespenak, baina orokorrean guretik urrun diren hitzetan eta ekintzetan mugitzen dira. Burmuina behar ez den tokian dute, eta horrela pentsatzen dute. Horixe litzateke Dabid Voborskyren kasua, koldarra, tamalez, eta arduragabe hutsa.

Euskal segalariak mutil segailak eta lerdenak! Ligatzeko aukerarik ez, baina jende jatorra da. Almitza.eus elkartetik lauzpabost gizonek eta bi emakumek parte hartuko dute Txekiako sega txapelketa honetan, baina lehenbizi gosari-legea egin dugu Mlynarovice herrixkako Dabid antolatzailearen etxean, hamaikak inguruan. Euskal segalariak soilik daude, oraindik ez baitira iritsi ez alemanak ez esloveniarrak, eta euskal segalariek zalantza dute ea txapelketa jokatuko den ala ez, antolatzaileak esan duelako belarrik ez dagoela. Lehenbizi txapelketako zelaiak ikuskatu behar ziren, larunbatean, abuztuak 18, jokatu behar omen zen txapelketa baino lehen. Hura zen hura adar jotzea antolatzaileen aldetik! Esan ez digu ba Dabid Voborsky berak euririk egin ez duelako ez dagoela belarrik? Zelaien egoera ez zegoen prest oraindik txapelketa baterako, eta asko eztabaidatu ondoren, euskal segalariek, haserre, handik aldegitea erabaki dute.

Libertatea hemen badugu

galde egin gabe nehork

elgarri esku eman dezagun

gosturik ere zernahi

(Mendiaga)

Larunbateko txapelketa ustela bertan behera gelditu da: ez dago belarrik.

Aio txapelketa... baina primeran pasatu dugu gure artean Txekiako lurraldeetan!

Eskerrik asko, Almitza!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.