Lanera aurretik kafeina dosia hartzeko jotzen dut tabernara, eta telebistara begira egoten gara, hitz bat edo beste tarteka. Edozein tabernatan, erdarazko kanaletako berba-jarioa da nagusi. Ez da harritzekoa, gehien ikusitakoak horiexek baitira. Euskal Herria missing! Estatua ari du gure burmuinetan. Egoera honekin euforiarik batere ez! Baina Eufòria da Kataluniako TV3eko ateak zabaldu zizkidan musika programa guztiz ikusgarria. Apurka belarria egin ahala, kanalaren bertuteak ezagutu ditut. Zorionak 40. urteurrenean! Bertan ikusi ohi dut, inbidia-amorru punttu batez, nola esnatzen den Katalunia mundura. Zer den gurea bezalako herri batean esnatzea.
Txoriak noiz gozatuko du gure goiza txorrotxio alai eta harro batez? Madrilen, Bruselan, boterea dagoen edonon behar dugu euskara, baina etxean beharrago. Etxean bertan dugu lana barra-barra. Noiz sentituko gara eroso gurean? Non dago aitaren etxea? Non dago amaren sua? Non proiektu kultural bat gure herriarentzat? EITB, aldatu gidoia! Itzar zaitez, eta iratzar gaitzazu geure herrian!
ZUZENDARIARI
Goizeko kafesnearen usainera
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu