Zuzendariari

Haiti, zergatik ahaztu dugu?

Leire Errazkin.
2011ko maiatzaren 4a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Orain dela urtebete eta hilabete batzuk, Haitin hondamendi izugarria gertatu zen. 2010eko urtarrilaren 12an, 7 magnitudea zuen lurrikara bat gertatu zen. 316.000 hildako, 350.000 zauritu eta 3.000.000 kaltetu izan ziren. Telebista guztiak eta irrati guztiak joan ziren, berria han zegoelako. Baina orain zenbat jende gogoratzen da? Zergatik ahaztu dugu Haiti?

Milioika persona daude errefuxiatu kanpamenduetan. Bortxaketak izan dira, harrapaketa eta sakeo asko, eta milaka zauritu. Horretaz gain, kolera epidemia batek Haiti oraindik eta okerrago utzi zuen. Koleraren agerraldi horrek 3.000 hildako utzi zituen. Lurrikarak sortutako kalteak konpondu ahal izateko 10 urte beharko direla uste da.

Momentu hauetan, Haitik duen laguntza GKEek eta Elizaren erakundeek bakarrik ematen dute. Munduko potentzia handiek bere laguntza eman zuten hasieran, baina orain inor ez da arduratzen Haitiko ezertaz. Badirudi zerbait serioa gertatzean gobernuek hasieran, aurpegia zuritzeko, lagunduko dutela esaten dutela, baina azkenean ez dute ezer egiten.

Haitiko gobernuak dio 75.000 gorpu ehortzi dituztela, 3.000.000 kaltetu egon direla eta 1.000.000 pertsona inguru gelditu direla bizilekurik gabe. Errefuxiatuen kanpamenduetako egoera penagarria da, bortxaketak, lapurretak, harrapaketak… Mesedez, Haitik laguntza behar du oraindik eta, nahiz eta oso zaila dirudien laguntzea, gauza eta ekintza txikiekin asko lagun daiteke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA