Zuzendariari

Haserretu zaitezte

Gorka Ovejero., .
2011ko apirilaren 2a
00:00
Entzun
Stéphane Hesselek liburuxka bat atera berri du izenburu honekin: Haserretu zaitezte. Hori da bere oihua, bere aldarria. 93 urte ditu, eta bere bizitzaren azken txanpan dagoela badaki. Bigarren mundu gerran, nazien aurka aritu zen, eta haserretzeko grina horrek asko lagundu ziola adierazten digu. Bai kontzentrazio eremuetatik bi aldiz ihes egiteko, bai erresistentzian aritzeko. Orain dela 66 urte osatu zuten programa aldarrikatzen jarraitzen du, esan nahi baitu Gizarte Segurantza, pentsioak... garai haietan lortu zituzten lorpenak galtzen hasiak garela eta, beraz, haserretzeko arrazoiak bere hartan dirautela. Erresistentzian aritu ondoren Frantziako enbaxadore izan zen NBEn eta Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalaren erredaktore izan zen. Gaur egun haserretzeko arrazoiak ikusten ditu nonahi: finantza-merkatuen diktadura, etorkinen aurkako errepresioa, edo lurraren egoera. Arrazoiak egon badira haserretzeko, baina zaila da gizarte geroz eta otzanago honetan jendearen haserrea lortzea. Sakanan ere haserretzeko makina bat arrazoi ditugu: langabezia, errauskailu kutsakor bat martxan jartzearen arriskua, Goi Tentsioko autobide elektrikoa eta harekin estu loturik dagoen AHTa. Gure lur aberatsenak hormigoi harresi baten azpian lurperatuko dituena. Guk ere haserrea aldarrikatu nahi dugu, beste Sakana bat nahi dugulako, bizitzeko leku on bat behar eta nahi dugulako. Gu haserre gaude, haserretu zaitez gurekin. Apirilaren 2an Iruñean Abiadura Handiko Trenari ez! esanen diogu, oso haserre!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.