Segregazioari aurre egiteko legeak kaltetutako familia baten izenean

Hezkuntzaren hautua, matematika hutsa

Maria Lesaka Alberdi
2025eko uztailaren 9a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Egoera zaurgarrian daudenak eta ez daudenak nahastu, banatu eta hori babestearen aldeko agertu naiz, baina badira hori egiteko moduak eta moduak.

Lege irmoetan eta portzentajeetan oinarritutako formula matematiko jakin bat baino gehiago merezi dute umeek (zaurgarriak izan edo ez) eta haien familiek, kasuan-kasuan aztertuta eta udalerriko edota hiriko kasua mahai gainean jarrita.

Familia batek, ikastetxe bat aukeratzeko orduan, erabakia baldintzatzen duten egoera bat baino gehiago izan ohi ditu: sinesmenak, ideologiak, irakasteko moduak, inguruak, kontziliazioak, umearen izateko moduak eta abar. Momentuz, herriko ikastetxe publikoan dugu plaza, eta gure egunerokoa eta kontziliazioa bermatzeko herriko ikastolan eskaintzen zizkiguten baldintzetatik urruti gabiltza orain.

Matematikan ere bada probabilitatea. Orain dela urte asko, naturaz inguratutako herri txiki batean bizitzeko hautua egin genuen. Urrestillan badugu 3 urtera arteko haur eskola. 2 urterekin Azpeitira jaitsi eta guk nahi genuen ikastetxean matrikulatzeko probabilitate handiagoa genuen, baina, urte bereko 4 umeek gauza bera eginez gero, Urrestillako Partzuergoko haur eskolan 2 ume soilik geratuko ziren, eta itxi egin beharko zuten.

Bada garaia lege horren aurrean neurri horretako albo kalteak zuzendu eta ondorioak ateratzeko, matematikako formulak eta portzentajeen irmotasun hori utzita eta kasuan kasukoa ulertuta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.