Tolosa

Humanizazioa, artea eta Onkologikoa

Silvia Mateo
2026ko ekainaren 11
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Duela hilabete batzuk egon nintzen Onkologikoan. Sartu eta berehala, nire arreta bereganatu zuten eskuineko paretan zintzilikatuta zeuden koadroek. Kolore eta tamaina askotako forma borobilduak erakusten zituzten. Elkarren artean lotutako forma haiek pareta zuria kolorez janzten zuten; haiei begiratzera gonbidatuz, berezko hoztasuna epelduz. Tokiari, nire ustez, hain beharrezkoa den gizatasuna oparituz. Oso sorpresa atsegina izan zen, beti pentsatu baitut arteak osasunean eragin baikorra izan dezakeela. Zer esanik ez horrelako eraikinetan, eta are gehiago, irudi haiek: gero jakin nuen minbizi mota ezberdinak irudikatzen zituztela (gaixotasun honi hain lagungarria den ikusgarritasuna erantsiz).

Lehengo astean jakin nuen Deustuko Unibertsitatean egin berri direla osasun-sistemaren humanizaziorako XXXI. jardunaldiak eta, besteak beste, horrelako ekimenen onurak azpimarratzen zirela. Onkologikoan ikusitakoa etorri zitzaidan burura… eta lerro hauen bidez horrelako ekimenak eskertu nahi ditut.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarak badu egunkari bat, euskaltzaleon babesa ezinbestekoa duena.BABESTU EZAZU ZUK ERE