ZUZENDARIARI

Iniziatiba pribatuaz

2023ko apirilaren 29a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Ni, karrera bukatutakoan gaixotu egin nintzen larriki —psikosia, ideia deliranteen trastornoa zehatza izateko—, eta gurasoekin bizi izan naiz heldu aro ia gehiena. Baina ez naiz aspertuta geratu eta bai matrikulatu naiz urrutiko unibertsitatean, filosofian. Eta hamarkada batzuetan nire filosofia propioa egin dut, filosofia kristaua. Hara hemen iniziatiba pribatuaren kasu bat. Ni sozialista naiz, erreformista (ez dut ikusten kondiziorik dagoenik iraultzarako), eta iniziatiba pribatua, nire moduko kasuendako, aprobatu egiten dut. Horrela badut zerbait aportatzen gizarteari, eta izurritea balitz bezala apartatu egiten naiz aisialditik, bizio ororen sorlekua.

Hala ere, ez nago iniziatiba pribatuaren alde %100, badira horretarako imajinaziorik gabeak (nik neuk, ez dakit dirua egiten), eta halakoak ere artatu egin behar dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.