Zuzendariari

Ipar Euskal Herriko lurralde elkargoa

Angelu.
2013ko ekainaren 7a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Frederique Espagnac benetako sozialisten artean onena da. Maiatzaren 24an Baionan Euskal lurralde elkargoaren alde manifestazio buruan agertu zenetik lau egunera, Ipar Herriarentzako «antolaketarako eta kooperaziorako polo» baten sorrera galdetu du Parisen. Espagnacek ukanen duen malgutasun hori politikan erabatekoa da bere burua aurre bultzatzeko. Iparraldean elebidunak asko daude, baina politikan mihibidunak ere bai. Herritar arruntarentzat akats dena politikarientzat dohaintasun handia da matxura horri esker politikoko karrierak eraikitzen dituztelako. Parisen zentralizatutako estatuak engainatu gaitu, boterean Espagnac, Caduzac eta abarrak asko daudelako. Horregatik, are azkarrago, Ipar Euskal lurralde elkargoa behar dugu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.