ZUZENDARIARI

Irabazi behar dugun guda bat

Igantzi.
2016ko azaroaren 5a
00:00
Entzun
Klimaren aldaketa da gure munduak duen mehatxu handiena. Gainera, aurrez ditugun beste arazo batzuk (pobrezia eta gudak, adibidez) areagotu ditzake. Gure espeziearen iraupena arriskuan dago. Gizarte zientzien arlotik gai hau aztertu duten pentsalari batzuen arabera, gure ohiturak aldatzeko motibazioa txikia izaten da, batez ere dakigunean oso aukera gutxi daudela norberaren sakrifizioarekin eragin nabarmen bat lortzeko. Baina pertsonek badute, baita ere, ezaugarri nabarmen bat: oso gizartekoiak direla. Horregatik, batasun giroa sortzea komenigarria da, elkarlan horretan denak aritzeko, horrela gizarte harremanen onura hori sor dadin. Horretarako, estimulu bat gehiago ahal da izan, bakoitzak bereak kontsideratzen dituen kultur horiek (bai nazional, eskualde edo toki arloan) salbatzeko egin behar den saioa. Abertzaletasun bateragarriak, nahitaezkoak dira. Borrokatzea merezi du, modu baketsuan eta demokrazian oinarrituak, gizateriak sortu dituen gauza on guztiak babesteko. Iraupen borondatea indartzea beharrezkoa da, egin behar diren ahaleginak errentagarriak izan daitezen.

Gizakiak inteligenteak dira, arazoa arrazionaltasunarekin aztertu ahal dute. Klima aldaketaren aurkako erabateko mobilizazioa guztiz beharrezkoa da. Humanitateak irabazi behar duen guda bat baita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.