Zuzendariari

Irakurri nahi duenari

Maribel Luz (Errenteriako gurasoak).
2012ko azaroaren 11
00:00
Entzun
2008ko apirilaren 18an sartu ziren gure etxeetan eta gauez, inpunitate osoz, eraman zizkiguten seme-alabak; pentsatu gabe, haiengatik bizitza emango genuke. Euskal Herriko preso politikoen zerrenda luzea osatzera joango diren Errenteriako gazteen gurasoak gara.

Zer egin dute gure gazteek? Gazte independentista euskaldunak izatea da beraien delitua. Eta horrek guztiak 6 urteko kartzela zigorra ekarri die. Sasi-epaiketek, legez kanpo uzteak, atxiloketek, gazteriaren kriminalizazioak eta, oro har, giza eskubideen urraketak ez dute inolako lekurik bizi garen garaian; hala ere, tamalez, ia egunero gertatzen ari dira. Horregatik, eskerrak eman nahi dizkiogu gurekin bat eta gure seme-alaben alde egin duen jende guztiari, ematen digun baldintzarik gabeko laguntzagatik.

Era berean, gauza hauek ezin direla gertatu, eta, gertatu badira, zerbaitengatik izan dela pentsatzen duten kontzientziak piztu nahi ditugu. Jakin bezate gure seme-alabek, suminduta, ezinean eta goibel bagaude ere, oso harro gaudela egunero erakusten diguten duintasunagatik zer-nolako pertsonak diren agertzen digutelako: langileak, beti laguntzeko prest, herria maite dutenak, beren ondorio eta guzti irribarrea beti ahoan.

Jakin ezazue zuekin egon garela, gaudela eta egongo garela datorrena datorrela. Mila esker zaretenak zaretelako, eta, bihotz-bihotzez, muxu bana!

Gora euskal gazteria libre eta legala! Eta ez ahaztu, «gure etxeko atea zabalik dute».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.