Nor dago prest politikarien eta bankarien ustelkeriaren aurka kalera irteteko? Neu, bai. Zein dago prest jasotzen dituzten soldata lotsagarri horien kontra manifestatzeko? Neu, bai. Hona politikari eta bankarien balentriak, asko geure diruaz ordainduak: birkalifikazioak, komisioak, krisi ekonomikoa, gazteen langabezia... Berdin zait niri politikariak zein alderditakoak diren: eskuindarrak, ezkertiarrak, nazionalistak, sozialdemokratak... zero-zerotik hasi behar da eta. Kalera, herritarrok! Iraultza! Egipton, Tunisian, Libian, Marokon... bezainbertze arrazoi dugulakoz!
ZUZENKETA: Atzo 32. orrialdean, Ekaingo haitzuloa Zestoan dela argitaratu genuen, baina Deban da haren kokapena.
Zuzendariari
Iraultza hasteko prest
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu