ZUZENDARIARI

Iruñea Veleiako auziaren epaiketa dela eta

2019ko urriaren 30a
00:00
Entzun
Ditugun aurrekariak eduki eta dakiguna jakinda, epaiketaren egokitasunaeta zuzentasuna bera ere zalantzan jartzetik abiatzen naiz printzipioz. Besteak beste, errugabetasun-presuntzioan beharko luketen pertsona, enpresa, langile eta abarri errudun presuntzioa aplikatu zaie gutxienez: bazterketa, prestigio galera eta, horren ondorioz, erabateko langabezia eta ogibidearen ukapena. Badirudi azkenean epaiketarako lehen urratsak burutu direlaeta laster izango ditugula salatuak, jada aurrez epaituak, salatuen aulkietan.

Kasu honetan, beste guztietan bezala, epaituen errudun izaera frogatzeko, soilik froga enpiriko eta objektibo ukaezinak beharko lituzke epaimahaiak lehenik eta behin, hau da: nork, zer (materialen faltsutzea), noiz, nola, non, zerekin eta horrelakoak, eta inola ere ez zergatik edota zertarako edo antzekoak, betiere norbaitek asmatutako espekulazio hutsak liratekeelako egileek eurek askatasunez eta borondatez aitortuak ez badira.

Informazioaren eta komunikazio zientifikoaren, historikoaren edo dena delakoaren ikuspuntu tekniko eta etikoetatik begiratuz, gai juridiko soila izan ezik behintzat, ez du epaile batek, ezta ere inolako beste juristak aginpiderik eta eskusartzearen zilegitasunik, eta gutxiago oraindik edonolako hedabide batek.

Iruña Veleiako auziari dagokion guztia, nik dakidala behintzat, teoria/kontrateoria, tesi/kontratesi, prestigio/kontraprestigio egoeran dago, egoera eta eztabaida metafisikoan soilik, hain zuzen ere, eta horrela jarraituko du alde bietatik onartutako ikerketa bidez ebidentzia fisiko objektibo guztiak frogatzen ez diren bitartean. Hori egin eta geroko emaitzek emango lituzkete beste guztiari buruzko argibideak.

Epaiketan zehar gertatzea aurreikus daitekeen bezala, ustezko errudunen erruduntasuna zehazki frogatu ezinean, tesien eta kontratesien, teorien eta kontrateorieneta horrelakoen eztabaida sortu eta eztabaida horretan jarraitzeari bide ematen bazaio, bai epaileek, bai alde bietako ordezkari juridikoek euren korporatibismo zitala frogatuko lukete, ez zuzentasunaren aldekotasuna.

Beraz, gai akademikoak, zientifikoak, linguistikoak, historikoak eta abar eta abar dagokien diziplina guztietatik aztertu, eztabaidatu eta alde bietatik onartutako zientziatik epaitu ondoren argitaratu behar dira, eta ez zuzenean edo zeharretara epaitegi judizialetatik, ezta hedabideetatik ere. Epaileak ez dira orojakile, kazetariak ere ez diren bezala.

Salatuek epaileekiko gailentasuna dute arlo horietan, eta epaileak, juristak edota kazetariak salatu ditzakete ez dagokien arloan legez kanpo sartu izanaz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.