ZUZENDARIARI

Irungo Gazteluzahar gaztelua (1522-2022)

Irun.
2022ko otsailaren 20a
00:00
Entzun
Laster hasiko dira Irunen Gazteluzahar izeneko gazteluaren aurriak sostengatu eta ingurua antolatzen, V. mendeurrenari so.

Irungo herriaren oroimen historikoa elikatzeko abagune berri bat izateaz gain, inguruaren ezagutza sustatzeko ere balio izango ahal du!

Hala ere, bada arlo bat, komunikabideetan behintzat aipatu ez dena eta hau zera da: bertako egungo flora eta fauna nola babestuko den.

Gogora ditzagun, faunari dagokionez, urtaroen arabera agertu ohi direnak, besteak beste: katagorria... (katagorria mikengandik ihesi ikusi izan dugu behin edo behin).

Baina badira urte osoan gaztelua euren bizitokitzat dutenak ere; hara nola, uso, mika, ziraun, lapur-txori, musker, sugandila, zozo, birigarro eta abar. Ohikoa da zozoek habia alboko etxeetako terrazetan urtero egitea, liztor beltzak bezalaxe.

Herritar eta bisitarientzat leku atsegina eta txukuna egitea bada egitasmoa, ona litzateke arestian aipaturiko arloa ere babestea, hainbeste urtez sortutako habitata desegin eta gure ingurunetik urrundu ez dadin. Hala bedi!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.