Zuzendariari

Itsaslabarraren babesetik

Arrigorriaga.
2013ko uztailaren 18a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Itsaslabarraren babesetik, olatuak ni harrapatu nahian alferrik dabiltzala maiz sentitu dut. Baina, era berean, olatu horietan euskara ikusten dut, gaztelera eta frantsesaren parera etorri nahian, ito beharrean. Baina, egunez egun, gailurra gertuago du, lur malkartsua higatuz baitoa, gu hiztunon ahotan. Inoiz, laban egiten du maldan behera goiko berrien oihartzunez kolpatuta; hala ere, tinko dator. Aldamenera, morroi bat etorri, eta mintzatzen hasi gara gaztelania jatorrean. Bapo ibili naiz, euskaraz ezer esateko adorea galduta. Tipoak alde egin eta behera so egitean, olatuak urruntzen ikusi ditut, beste edonorako bidean. Harea artean, biluzik eta ugertuta, zera irakurri ondoren, «Euskarak adierazten du hau dela Euskal Herria»; ni ere biluzik bueltatu naiz etxera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.