ZUZENDARIARI

Izaera

2020ko urtarrilaren 3a
00:00
Entzun
Gabonak harrigarriak ei dira, txundigarria abenduan egiten duen elur gutxiak zenbat gauza zuritu ditzakeen. Antzinako partez gabon zaharreko gauetan krisirik eduki gabe joan dira urteak gaurdaino. Gaur nork gogoratu aspaldi batean izan zen mahatsen krisia? Nola nabaritzen den aldi joanak ez direla itzultzen! Baina hemen, baserriz baserri doazen umetxoak bezala ate-joka gabon kantak kantatuz itzultzen dira urtero aldi joanak...«Ohiturak erein eta izaera bat lortuko duzu, izaera erein eta bide bat lortuko duzu!». Eta horregatik orain horrela bizitzen gara gure bide galduetan barna ur-barrena ur-behera. Aurten ere helduko da momentua 9, 10, 11... eta 12! Denbora berriz agortuta. Berriz ere, urtea bukatu dugu aho-bete.

Eta aurten ere entzungo dira kexak, Olentzeroren idealizazioaren kexak: «mozorrotu egin dute», «gizon hori mozkorti eta tripontzi huts bat da», baina gutxiagorako ere ez da, bestela nork aguantatu egoera tamalgarri hau, mozkortuta ez bada?

Bada, denbora pasatxo da ez dudala inor entzun pitxerra hartuta kantuz eta pozez ur bila joaten gabon zahar gauean. Betiko usadioak, gabon zahar batean iturrira edo ur bila jaisten, egun batean putzura jausiko ziren nonbait... Horregatik gabon gauean idazten dut hau, eta ez gabon zaharrean, Lisa See-ren Lirio Blancok zioen bezala hitzak haratago hel daitezen bederen, hona behintzat ez direlako oraindik heltzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.