Zuzendariari

Izendapena euskararen kalterako

Yolanda Larrañaga.
Azkoitiko euskara zinegotzia
2011ko apirilaren 30a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Euskalduna naiz, eta harronago. Ez ditut ulertzen Jon Juaristik esan dituenak euskarari buruz irakurri eta entzun ondoren, benetan bereak badira hitz horiek behintzat. 2007an Euskadi Irratiak eginiko elkarrizketa batean «El futuro del euskera me es muy indiferente» esan zuen. Zer egiten du EuskararenAholku Batzorde berrituan? Organo horren zeregina Jaurlaritzari aholkuak ematea eta erabakiak hartzen laguntzea da euskara gaietan. Nire ustez, euskalgintzarentzat askoz mesedegarriagoa da eserleku hori euskara eta gure herrian sinisten duen pertsona batek betetzea nahiz eta formazio txikiagoa izan.Euskarak nahiko arerio baditu, artaldean otsoa sartzeko eta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.