Datorren ekainaren 9an Jon Juaristik Hamaika pauso- Ramon Saizarbitoria zikloaren barruan emango diren hitzaldietako batean parte hartuko du. Bere izena lehen aldiz irakurri nuenean izen bereko beste norbait izan zitekeela bururatu zitzaidan. Baina ez, erratuta nengoen. Hitzaldi horretan parte hartu behar duen idazlea azken hamarkadetan gure hizkuntzaren inguruan bereak eta bi esan dituen berbera da, eta kasurako, adibide bat besterik ez den arren, honako hau: «El euskera es una lengua de aldeanos… a la que odio».
Bere aurrekariak ezagututa, zer da Jon Juaristik Saizarbitoriaren obraren inguruan esan behar duena? Posible da hizkuntza bat etengabe eta modu hain nabarmenean iraintzea, eta aldi berean hizkuntza horretan idazteko hautua egin duen idazle bat gogoko izatea? Azken finean, argituko ahal digu Juaristi jaun txit agurgarriak Saizarbitoria bezalako idazle aldeano baten unibertso literarioak ze interes duen bera bezalako gizon prestu eta jantzi batentzat? Edo espainolera itzultzea nahikoa da obrak dimentsio berri bat har dezan? Bere erantzunak entzuteko irrikaz nago.
Egia esateko, ez dakit zertaz harritzen naizen. Azken finean, orain dela ez hainbeste Euskara Kontseiluko kide izateko aukeratu zuten. Ez litzateke harritzekoa izango, beraz, urtebete barru Euskaltzaindiko buru bihurtzea. Aldaketaren gauzak, aizue!
Eta hau dena, Euskaltzaindiaren egoitzan. Basagoitiren show nazkagarriarekin ez ziren gustura gelditu, nonbait.
Juan Danel Barandiaran.
Zuzendariari
Jon Juaristi, Euskaltzaindian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu