Idazlea

Jon Miranderen 'Haur besoetakoa'-z!

2026ko otsailaren 25a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Idazlearen bizitzaren eta haren obraren artean sartu-irten ugari egon liteke eta egon izan da; jakina, obran, literarioki landuak eta eraldatuak.

Nemesio Etxanizen idatziak-eta ikertzen hasi nintzenean, izan nuen testigantza esanguratsu horietako baten berri. 1924an apaiztu zen, eta Bergaran egin zuen 1926tik 1936ra arteko epea. Gaixo bat bisitatzera joaten zen, eta delako gaixo horren alabaren eta beraren artean, harreman sentimental bat sortu zen. Ezkontzeko asmoa sortu zitzaien baina Vatikanoak ez zion apaizari lizentziarik eman, eta zapuztu egin zuten asmoa, eta emakumea moja sartu zen. Harremana ez zuten eten, halere! Sarri egiten omen zizkion bisitak mojari Etxanizek. Gertakari horrek laguntzen du haren poemak eta hobeki aditzen.

Mikel Sotok berriki gauza asko azaldu dizkigu Jon Miranderen bizitzaz eta obraz. Liburu hori erreferentzia saihetsezina izango da luzaroan!, Haur besoetakoari eskainitako kapituluan, bi lekukotasun jasotzen ditu garrantzizkoak, obraren oinarrian zer egon zen jakiteko. Bata, 1956ko Larrazken gau batez poemari buruz Zaitegiri idatzitako gutuna, non aitortzen dizkion uda batez, Zuberoan, hamabost urteko lehengusina batekin izandako sendimenduzko harremanak. Adinaren aldeagatik (30 eta 15), ez zitzaiola zilegi ebatzi zuen, eta zapuztu zuen, baina hor gelditu zitzaion oroitzapen mingotsa. Eta bestea, familia noble batekoa omen zen gizon batek 1958ko udan kontatu omen ziona Miranderi, 11 urteko neskatila batez izandako harremanaz. 1958ko udazkenean ekin zion nobelari, eta 1959ko lehen hilabetetan amaitu zuen. Eta hor daukagu, irakurgarri!

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA