Zuzendariari

Kaixo, Goizane!

Zuia.
2013ko urriaren 17a
00:00
Entzun
Ez dakit eskutitz hau irakurriko duzun, ez baitakit zauden lekuraino helduko zaizun.

Urteak dira ezagutu genuela elkar. Nik garai polit bat bezala gogoratzen dut garai hori, nagusi egiten ari diren ume batzuen garaia. Ordutik gure bideak ez dira banatu. Gazte lotu ginen antolakuntza eta borrokara, esparru ezberdinetan baina bide berari jarraituz. Bide bera, nik beti zure pausoei jarraitzen saiatu naizelako, niretzat erreferentzia izugarria zarelako. Zure konpromisoak liluratu nau beti.

Eta zer esango dut orain… burugogorra zara gero! Argi izan duzu kartzelatik irten zinen unetik, Auzitegi Nazionalak ez duela euskal militanteak epaitzeko zilegitasunik, eta, beraz, ez zara aurkeztu. Bide bat hartu duzu, bide errazagorik ere hautatu zenezake, baina hala izanez gero ez zenioke inoiz zeure buruari barkatuko. Beste 36 kideek ere bide bat hartu dute, konpromisoaren bidea, beti aukeratu dutena, eta horregatik euren ondoan gaude. Garai gogorrak datoz, eta bide horretan zuen ondoan egongo gara. Elkartasunetik konpromisora igarotzeko hautua hartu dugulako, herri honetan sinesten dugulako, gazteriaren parte garelako baina, bereziki, maite zaituztegulako; lagun bezala zaituztegula esateak harrotasunez betetzen gaituelako.

Zuek esan duzue: borrokak merezi du, antolatzeak merezi du! Hala ulertzen dut nik ere, segur aski zurekin hainbeste denbora pasatu dudalako antolatzeagatik. Borroka kideak izan gara, eta horrek bizitza kideak izatera eraman gaitu. Maite zaitut, Goizane! Badakizu, baina esateko beharra dut. Beste guztiak ere maite zaituztegu!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.