ZUZENDARIARI

Katedrala eraiki duzue

Elantxobe.
2019ko azaroaren 26a
00:00
Entzun
Biharko egunak ere 24 ordu ditu; baina berri txarrak heldu zaizkigu. Haien berri onak gure berri txarrak direlako. Ohartu ginen zuen bizia atzera kontu bat zela. Betiko zirudien, betirako amaitu da. Halere, gaur atzo baino gehiago dakit. Zuen abestiekin ikasten, ikasten, beti gure adimena zabaltzen. Eta isiltzen banaiz, ez da hitzik ez dudalako. Zuekin ikasi baitugu denbora hartzen ikusteko jausi behar dela altxatzeko eta orekak ez duela balio lurrean zaudenean. Ikasi dugu gure egiak ere haienak bezainbeste balio dezaketela. Ikasi dugu maitatzen inongo lotsarik sentitu gabe. Hortaz, maitasuna egin maite dugunekin. Burua galdu eta bihotza eman. Zoriontsu izan edo halako zeozer. Gogoratu onenak ginela horretan.

Gure kulturaren birikak izan zarete. Gure bizipenen katedral bat egin duzue. Eta min eman arte zuen falta izan. Zaila da esplikatzen guztiaeman ondoren geratzen den sentimendu hori. Oihu egin nahi dut! Zerua ilun, soineko beltz. Berriz min hau. Ez dago miraririk, badakizu. Bizitzea besterik, badakigu.Bizi ala iraun, biziraun zu barik.

Spoiler! Norbaitek oroituko ditu etorkizunean. Guk bihotzak josiko ditugu berriz. Zu eta ni, bi indar, bi argi. Zerbait asmatuko dugu. Bego musika, gugan bizi bedi, bizi beti. Ez dadila haria eten.

Milioi esker txalotzeko, eskuak. Ikusi arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.