ZUZENDARIARI

Kepa del Hoyoren heriotza dela eta

Amparo Fernandez, Agustin Gil eta Goyo Ubierna
2017ko abuztuaren 5a
00:00
Entzun
Badajozko espetxean familiarengandik urrunduta, 30 urtera kondenatua, bihotzekoak jota hil da Kepa del Hoyo, zentroko zuzendaritzak aditzera eman duenez. Egoera normalduan agian saihesgarria zitekeen Keparen heriotza mingarria, edota, behintzat, bere ingurukoen ondoan gertatuko zen.

Lehenik eta behin, elkartasuna adierazi nahi diegu senide eta adiskideei. Gainera, maiz egin izan dugun bezala, oraingoan ere, euskal preso politikoen egoera salatu nahi dugu. Espetxe urrunetan, inpunitate-, bakardade- eta isolamendu-toki horietan, salbuespeneko legediaren pean, presoen eta haien senide zein adiskideen oinarrizko eskubideak urratzen jarduten da. Haien duintasunari erasaten diote eskubide-estatu deritzen Estatuek, zeinek ez duten legedia betetzen hiru laurdenak osatuta dauzkaten, bi Estatuen espetxeetan sakabanatuta dauden edo larriki gaixo daudenei dagokienez.

Horregatik guztiagatik, presoei dagozkien eskubideen errespetua exijitzen dugu beste behin, salbuespenik gabe; gaixotasun larriak dituztenen askatasuna, 70 urtetik gorakoak eta hiru laurdenak edota bi laurdenak beteta dauzkatenak ateratzea, zein praktikan bizi osoko kondena diren salbuespeneko legeak desaktibatzea. Batik bat sakabanaketaren bukaera azpimarratu nahi dugu, Giza Eskubideen eta indarrean dagoen legedia urratu ez ezik senide eta hurbilekoentzat zigor gehigarria delako, bidaia arriskutsu eta garestiak egin behar baitituzte, eta areago, isolamendua eta heriotza dakarrelako, Kepari gertatu zaion bezala maite zituenengandik urrunduta.

Herritarrei, Instituzioei eta euskal Elizari eskatzen diegu egitate hauek salatu eta presoen eskubideen alde inplika daitezela, bete daitezen, arazo politikoa ez ezik benetako eskubide-estatuaren osasun-arazoa baita. Haiek betetzean oinarritzen da gure gizartearen etorkizuna eta Euskal Herriaren erabaki libreaz lortutako bake justua.

Bat egiten dugu Keparen heriotza dela-eta egin diren denuntzia-adierazpen ugariekin, baita presoen egoera mingarriaren konponbide justu eta humanorako bideak ireki ditzakeen bestelako espetxe-politikaren eskakizunarekin. Gonbita egiten dugu berreraikuntza sozial eta politikoa, elkarrizketa eta giza eskubide guztiak, salbuespenik gabe, betetzeko ikuspegi berriak irekiko dituen konpromiso gehiago hartzera, adiskidetze-, esperantza- eta justizian oinarritutako bake-testuinguruan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.