ZUZENDARIARI

Kutsadurak kirastuko gaitu

Usurbil.
2016ko abenduaren 4a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Inork nahi ez duen kirats makina jarri nahi digute Zubietako magalean, inork nahi ez duen gailua oparitu nahi digute bizitza osorako, inork nahi ez duen tximinia erraldoia. Inork bere herrian nahi ez duena baina «opari» gisara jasotzeko zorian gaudena.

Bizitza osoan etxeko balkoitik ikusi eta arnastuko dugun «gozoki» ederra zerbitzatu nahi digute. Gozoki honek ez du marrubizko edo mendazko zaporerik izango, eztarria urratzerainoko zapore lakarra baizik, eta ez da eztia hartuaz sendatuko. Kantu saioek ez dute jadanik alaitasunik izango, pertsonen algarak goibelduko dira, Andatza mendian kukuaren kantua isilduko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.