Zuzendariari
'Laboral' hitzaren harira
Duela aste pare bat Dionisio Amundarainek bidalitako gutuna irakurtzeko parada izan nuen. Ez zitzaion gustatu Laboral Kutxa bankuak Laboral hitza aukeratu izana. Hortik ondorioztatzen zuen «argi dagoela banku berriari bost axola zaiola euskara». Aurrean dut joan den martxoaren 30eko greba orokorrerako LABek erabilitako leloa: «Eskubide sozial eta laboral duinak». Hortik ondorioztatu behar ote dut sindikatu honi ere bost axola zaiola euskara?
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu