Zuzendariari

Legazpi 2013 - Zornotza 2005

Portugalete.
2013ko maiatzaren 19a
00:00
Entzun
Gogoratzen al zarete 2005ean Zornotzan ziklo bateratuko ESB zentrala (Boroako zentrala) eraiki zuteneko aferaz? 1999an, atzerriko enpresa bat zentral elektrikoa egiteko asmotan zebilela jakin zenetik, herritarrak mobilizatzen hasi ziren, era baketsuan. Zornotza Bizirik plataforma ere sortu zuten. Hainbat errekurtso eta ingurumen ikerketa aurkeztu zituzten, eta mobilizazio herritarrak egin zituzten. Hala ere, herritarren nahia ez dute errespetatu herriaren nahia errespetatu behar dela dioten horiek. Azken 30 urteetan agintean izan den alderdiaren izaera demokratiko eskasa agerian uzteko adibide argia da.

Legazpin, aldiz, herrian izandako mobilizazio demokratiko baten ostean, herritar talde batek proposaturikoa errespetatu egin da, eta bi ereduak ipiniko dira martxan, ereduen gainetik birziklatze tasa kopuru zehatz bat lortu nahi delako.

Ā«Ez gatoz bat EH Bilduk defenditzen duen eredu ekonomiko-sozialarekinĀ», esan zuen Urkulluk aurreko astean. Herria ikusteko bi eredu oso bestelako! Bi adibide dira, baina hamaika adibideren gainean ari gintezke. Bakoitzak egin dezala hautua, herria ulertzeko eredu baten edo bestearen alde.

Gipuzkoako eredu aldaketa nabarmena izan da, eta 30 urtean agintean egondako alderdiak utzitako lorratza leuntzea ez da erraza izango. Honen harira, EITBk Gipuzkoako aferak nola jorratu dituen kritikatu nahi nuke. Albistegietan Gipuzkoari buruzko aipamenek nabarmen egin dute gora, eta ez onerako. Zornotzakoaren aferarekin alderatuta, bada aldea!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.