Legazpin atez atekoaren gaineko bozketa bat antolatu dute batzuek. Lerro hauek ez dira bozketaren gaiari buruz hitz egiteko. Ez eta egunkari eta politiko batzuek zergatik duten horrelako interesa atez atekoaren aurkako kanpainan hainbeste indarra jartzeko ere.
Ez dut deus esango ere hainbeste milioi mugituko lituzkeen errauste plantaren negozioaz. Ez dut azalduko zer kiratsa ateratzen den kontainerretatik eta zer garbitasuna ikusten den atez atekoa egiten duten herrietan. Baina honek guztiak kanpaina hori eragin dutenen artean zer jende dagoen ikusteko aukera eman dit.
Ostatu bateko salmahaian zegoen egunkari eskuindar bati begiratu bat ematen ari nintzelarik, gai honi buruz beterik zeuden bi orrialde aurkitu ditut. Bertan botopaperen argazki bat zetorren.
Euskararen suntsipena ekiditen saiatzen garenok horrelako kasuetan lehendabizi, hau da goian edo ezkerrean, euskarazko testua jartzen dugu, eta askotan, letra deigarriz, irakurlearen begiak zuzen leku horretara eramateko, euskaraz irakurtzen has dadin. Baina Legazpin atez atekoarena antolatu dutenekbotopapertxo horietan erabat alderantzizkoa egin dute, hau da, lehendabizi espainieraz letra normalez eta gero hemengo hizkuntzaz letra okerrez.
Bistan da jende mota horrek eta nik euskarari buruzko jarrera desberdina dugula.
Zuzendariari
Legazpin atez ate
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu