ZUZENDARIARI

Lesakan kontuz! Kamioi gidaria ihesi

Irun.
2020ko otsailaren 19a
00:00
Entzun
Otsailaren 13a; goizeko 10:00ak dira. Txirrindulari bat Irundik irten da eta, Lesakan barna, AgiƱako aldapari heldu dio lasai-lasai trafiko handirik ez baitago. Abiatu eta berehalaxe, bi kartel handi daude, lehendabizikoa euskaraz eta aurrerago beste bat gaztelaniaz, gidariek txirrindulariak errespeta ditzaten adieraziz.

Bidea ez da oso zabala. Aroztegia ere inguruan da.

Halako batean, kamioi handi bat azaldu da goitik beheraka errepide guztia hartuz. Abaila moteldu ordez, berean jarraitu du. Txirrindularia, ikaraturik, baztertu da erabat, baina kamioia, inolako arretarik gabe, berean datorrela ikusirik, di-da batean bide bazterrean geratu egiten da, badaezpada ere. Kamioak jota bota ez dezan, txirrindularia bide bazterreko zulora doa bizikleta eta guzti hankaz gora. Kamioak comosino aurrera jarraitu du. Txirrindularia altxatu da, eta, nola edo hala, keinu zorrotza egin dio gidariari. Guztia alferrik; ez du inola ere gelditzeko asmorik.

Egur-garraioan ibiltzen da butano-koloreko kamioia da; erremolke bikoitzekoa. Dirudienez, zura zerrategian hustu du, eta firin-faran doa mundua berea balitz bezala. Arnasa hartu, eta Oteizaren eskulturaren bila jarraitu du gorantz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.