Lotsaren, nazkaren eta minaren artean

Iker Etxeberria Gallastegi
2025eko uztailaren 10a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Pasatu da ikasturtea. Irakasleak oporretan gaude eta heldu da urteko egunik zorigaiztokoena. Hezkuntza sistema publikoa ezagutzen ez duenak ez daki (ordezko irakasle garenok seguru baietz) hezkuntzak gaur txakurrak bezala tratatuko gaituela.

Ez gara ez protektora pribatu edo itunpeko batean dauden txakurrak izango, baizik eta, jabeak jo, jaten eman ez edo errepidean bakarrik utzi dituzten txakur zaintzaileak gara. Ume zaintzaile abandonatuak, gure lanaren morroi.

Hala ere, ez larritu, kurridigia atera berri dugunez (B2 nire kasuan), e-mail bat bidal diezaiokezu hezkuntzako helbide galdu bati; edonork, edonoiz erantzungo duelakoan. Hor ez zara txakur izango, Sarrionandiaren naufrago bakartia bezala senti zaitezke. Edozer jan, onartu eta edango duen naufragoa. Nazka sentituko duzu zure lanaren eta zure beharren inguruan eta, zenbaki hutsa zarenez, irailean Kinbeolandeko eskolara joateko deitzean zure beharrak eta sistemaren beharrak ikustean, beste baja bat hartuko duzu (Pedrosatar Maria Begoinari gure konpromiso falta justifikatzeko beste aitzakia bat emanen diogu, gure konpromiso falta justifikatzeko).

Azkenik mina sentituko duzu zure barruan, zure lanarekiko mina. Bai, profesionalak gara edo profesionalak izaten saiatzen gara eta horrek burrokrazia ez ulertzea eragiten digu. Sistematikoak diren sindikalisto, sindikatu, politikari eta antitekniko guztiekin egunero burrokatu beharrean topatzen dugu gure burua, eta ezin da.

Mina sentitzen duzu teklatuari letra hauetako bakoitza jo (ez idatzi) behar izaten dudan bakoitzean, Miranderen «gorroto dudan lekutik» «euskaldun zintzoaren baladara» salto egiten duten nire sentimenduek eta Berri Txarrak-en Berriz min hau etortzen zait, oroitu nahi ez duen txakur urdu honi.

Mina sentituz, hondartza galdu batean, oposizioak prestatzen dagoen langile erail bat.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.