Zuzendariari

Madrilgo, Portugalgo, Errealgo

Joseba Butron Jauregi.
Getxo.
2013ko maiatzaren 3a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Aspaldion moda-modan ipini da kazetari eta esatarien artean -go amaiera. Alegia, «l» edo «n», «s» edo «r» amaiera duten toki izenei -go atzizkia ipintzea, -ko ipini beharrean; adibidez, Madrilgo, Portugalgo... (eta ez Madrileko, Portugaleko).

Kontua da euskaraz hori horrela ere izan daitekeela, baina salbuespena izan da historian, joera nagusia «e» bat tartekatzea baita. Izen arruntetan bezala (uztaileko, gaineko...) tokien izenetan ere «e» hori ahoskatzea da normalena. Arrazoia? Ba, kasu batzuetan atzizkia «e» gabe lotzea ondo geratzen bada ere, ezin da kasu guztietan aplikatu, serie osoan: nongo: Portugalgo; nondik: Portugaldik; nora: Portugala. Nork esaten du euskaraz «Portugala joango naiz?» Edo Londresa, edo Londona?

Iparraldeko euskaldunek Paristik —Parisa— Parisko moldea erabili arren, etabeste adibide bakan batzuk ekar daitezkeen arren, ezin dajustifikatu toki izen guztiekin, sistematikoki, horrela jokatzea. Esan bezala, normalena eta naturalena «e» bat tartekatzea da, izen arruntetan bezala; edo, kasurako, «New Yorkeko» esatea eta ez «NewYorko».

Baina moden eraginez —eta asko ditugu aspaldian euskaraz—, igual laster entzungo dugu «Errealgo jokalariak», edo «otsailgo izotzak», edo...

Badakizue, «bi mila hamahiruko» (sic) beste moda zatar bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA