Munduan 30 pertsonaia ospetsu inguru daude Gabonetan opari ematen dutenak: hamazazpi gizonezko, bost emakumezko eta lau izaki, genero gabekoak.
Emakumezkoak dira: Sneguroxka (Errusia), Ded Morozekin batera (gizona) banatzen duena; Mari Domingi (Euskal Herria), Olentzerorekin batera (gizona) banatzen duena; eta Befana (Italia), Babuxka (Errusia) eta Santa Luzia (Suedia), opariak bakarrik ematen dituztenak.
Babuxkak eta Santa Luziak opari txikiak banatzen dituzte, bigarren mailakoak; izan ere, aldi berean, Errusian Ded Moroz (gizona) eta Suedian Jultomten (gizona) dira opariak banatzeko figura nagusiak. Beraz, La Befana (Italia) da opariak ekartzen dituen emakumezko figura bakarra eta banatzaile nagusia; hori bai, Epifanian (urtarrilaren 5ean). Bizarzurik ere Italian banatzen du bere aurretik, beste data batean.
Oparien atzean dagoen materialismoa ahaztuko dugu une batez (hori izango bailitzateke beste gai bat), eta data horietan opariak itxarotean transmititzen diren balio eta sentimenduekin geratuko gara, hala nola familian gozatzea, garrantzitsua eta maitatua sentitzea eta elkartasunean sinestea. Izan ere, planetako haurren %0,41ek soilik jasotzen du transmisio hori emakume baten partetik. Gainerakoentzat, erreferentea gizona da.
Egokiena figura horiek generorik ez izatea da, eta haurrak berdintasunean sozializatzea; baina horretara iristen garen bitartean, gure Domingiri leku propio eta indartsua egingo al diogu?