Ez gaude ospakizunen kontra, batez ere, egoera ilunakargitara ekartzeko direnean. Hauetako bat martxoak 8a da. 2011. urte berrian, emakumeentzat zaharrak berri,igarotako egunak besteemakume hil diradesegituratutako bikote harremanen ondorioz. Horrez gain, lan munduan urtez urte erreibindikazio berdinak egiten ditugu: emakumeak beti atzetik doaz lana eskuratzerakoan, gizonekin konparatuta lan berberarengatik soldata txikiagoa jasotzen dute etaerabakiak hartzen diren eremuetan emakumeen gabezia da nagusi. Eremu publikoetan ere antzematen da: gobernuetan, udaletxeetan, aginte mahaietan, eliza katolikoan…Aldiz,erakundeen funtzionamenduanezinbestekoak dira emakumeak. Beraz, erantzukizunaktiboa hartzeko balio beza egunak. Egungo betebeharrak eremu guztietan azaleratzeko eta ez bakarrik bakoitzaren mundu txikian: etxean,lagunartean, txiste matxistak entzuterakoan, andreak kalifikatzeko mezpretxuzko hitz, bertso eta kantu nabaritutakoan; baizik eta erabakiak ernetzendiren leku guztietan. Eskolan gure ustez beharrezkoa da erritualak aldatzea: gelako dinamikanharremanakzainduz eta emakumeenganako jarrera okerrak zuzenduz, erantzukizunen jokua etengabe bultzatuaz etacurriculumeanemakumeen ekarpenak argira ekarriaz. Emakumeeak aurrera, Martxoak 8ko aurtengo lemak hauxe diosku: emakumeok aldatu nahi baduguegoera,ezinbestekoa dela erabakiak hartzen diren gune guztietanekitea.
Resu Abasola eta Juana Lopez.
Zuzendariari
Martxoak 8, ospatzeko bakarrik?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu