Zuzendariari

Meabebasterretxeari

2011ko martxoaren 31
00:00
Entzun
Aupa, Aritz. Umeak izatearen zergatia ikuspegi arrazionaletik aztertzea zen nire nahia, nire ustez existitzen ez den debate bat, baina guztioi eragiten diguna. Abertzaleak bai baina aipagai duzun presio talderik ez da nire idazkian ageri. Umeak ekartzeko nireak baino «gogoeta sakonagoak» egin dituzuela esan ostean guraso izatera «arrazoi afektiboek» eraman zintuztetela diozu. Bigarren mailan uzten dituzun «gogoetak» interesatzen zaizkit, «afektiboak» nahi dudan debate arrazionaletik kanpo daude, pertsonalak eta eztabaida ezinak dira. Ume gehiago= biztanle gehiago= kontsumo handiagoa ekuazioak Ipar hemisferioan du inpakturik handiena, kontsumoa jaisteko politika frogaturik eraginkorrena kontsumitzaile kopurua jaistea da. Adopzioa alternatiba interesgarria da. Gizarte garatu= ume gutxiago, barne mundu txikiagoa=umeak lehenago, datu estadistikoak dira. «Paralizatu» berba ez da nire testuan ageri, gure aitak ere eguzki energia ingeniaritza egin zuen ni jaio eta gero. Debate pertsonalak antzuak dira. Zeuk asmatu duzu ez zaizkidala irakasleak gustatzen. Zoragarriak ezagutu ditut, nardagarriak bezala.«Ikasketarik laburrenak eta oporrik luzeenak» datuak mindu zaitu. Errealitate bat da. Datu bat plazaratzeak ez du mespretxurik esan nahi, datu horien zergati eta ondorioak aztertzea da interesgarria. Ez bilatu etsairik nigan, tabuek ez diote inori laguntzen.

ZUZENKETA: Atzo 9. orrian Mikel Arrieta presoaren ama «jipoitu» egin zutela argitaratu genuen. «Iraindu» egin zuten, ez jipoitu. Barkamenak aipatuei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.