ZUZENDARIARI 

Nabarristen fobiak

Iruñea
2016ko martxoaren 15a
00:00
Entzun
Anitz dira nabarreroek dituzten fobiak: euskara, Olentzero, euskal kultura, memoria historikoa... baina bat azpimarratzekotan, tematuta daude bereziki ikurrinarekin. Barrenak irakin egiten die euskaldunon ikur nazionala balkoi, plaza edo karriketan ikusteak, amorrurik sutsuena eragiten die ikurrinak. Horrenbestez, epaile espainolzale batek erabakitzen duenean ez zela zilegia iazko jaietan ikurrina jartzea Nafarroako hainbat udaletxetan, oilartuta agertzen dira UPN zein PSNko kideak, egungo legaltasunak haien obsesio anti-euskaldunak babesten dituelakotz.

Eta Nafarroako aldaketaren gobernuak zer egiten du bien bitartean? Zeren zain dago unionistek bere garaian ezarri zuten «sinboloen lege» zital hori aldatzeko?. Parlamentuan gehiengoa edukita, eta bere gobernu-akordioetan jasota izanik, aldaketa bozkatu genuen nafarrok zain gaude, bertzeak bertze, gobernu berriak nafar guztion sinboloak errespetatzen dituen lege berria atera dezan. Bizikidetza iritzi eta sentimendu guztien onarpenean oinarritu behar delako, baita abertzaleona ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.