ZUZENDARIARI 

Nafarroako ikurren legea, noiz arte?

Iruñea.
2016ko abenduaren 17a
00:00
Entzun
UPNk eta PSNk ikurren legea asmatu zuten ikurrina Nafarroatik ezabatzeko. Orain ez daude gobernuan, baina berdin jarraitzen dugu. Urte eta erdi agintean,eta Uxue Barkosen gobernuak oraindik ez du bere programa-gobernua bete, ikurren legea -bertze neurrien artean- aldatu behar zuena.

Nafar anitzek gure-gurea sentitzen dugu ikurrina. Eta bera baztertzen duen legeak gu ere baztertzen gaitu. Aldaketaren gobernuak bazterketa guztiak ezabatuko zituela hitzeman zigun, baina nabarrismo anti-euskaldunak ezarritako arau ugarik, zoritxarrez, zutik diraute oraino. Noiz arte?

Nafar anitzi lotsagarria iruditzen zaigu trikimailuekin ibili behar izatea, herriko jaietan EAEko ordezkariak gonbidatu behar izatea ikurrina udaletxetako balkoietan jarri ahal izateko. Ezohiko egoera honek bukatu behar du, eta legea aldatuta ikurrinak -trikimailurik gabe- toki duina izan behar du berriz Nafarroako leku publikoetan. Horrendako ere boza eman genion duela urte eta erdi aldaketaren indar politikoei.Ez dago aitzakiarik, Parlamentuan gehiengoa dugu. Lanera, beraz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.