Zenbait arrazoi Mutrikuko dikea ez luzatzeko:
1. Dikea beste 100 metro luzatzeak egungo paisaian daukan inpaktua nabarmen areagotuko duelako; itsasoaren presentzia etengo duelako; ortzi mugak ematen digun arnasgune bisual eta espaziala hormatzar batek itxiko digulako; Alkolea muturreko itsas sarrera askoz ere arriskutsuagoa bilakatuko delako.
2. Ingurumenean kalteak ekiditeko; natura bizitzea eta itsasoaz disfrutatzea gure eskubidea delako; ez garelako inor itsasoarekin izan dugun harremana ondorengo belaunaldiei ukatzeko; lehen genuen hondartza natural eta garbia betirako galtzea ulertezina egiten zaigulako.
3. Lehenaz gain, gelditzen zaigun dikearen barrualdeko eremu guztia pribatizatu nahi dutelako; herriko espazio natural, publiko, xarmagarrieta maiteena ezabatu nahi dutelako.
4. Euskadiko Kirol Portuak SAk ezin digulako bere plan pribatizatzailea inposatu, eta diru publikoaren zati handi bat (19 milioi euro) beharrik gabeko azpiegitura batean «galduko» delako; kirol-portu berriak pertsona gutxiren interesak asetzen ditu soilik.
5. Herritarroi ez digutelako galdetu; isilpean, gardentasun eta partaidetzarik gabe egindako proiektua delako; eta, ezertan hasi aurretik, herriari hitza emateko ordua delako.
6. Herri galdeketa delako bide demokratikoena (baina, noski, obra hasi aurretik); behin kaltea egin eta gero erreferenduma planteatzea, herritarrei barre eta burla egitea da.
7. Paisaiaren eraikuntzak denon parte-hartzea eskatzen duelako, eskubideen urraketen aurrean ezer ez egiteak konplize bilakatzen gaituelako eta oraindik garaiz gaudelako burugabekeria hau gelditzeko: dikea beste 100 metro luzatu beharrean, daukan luzeran bukatu, «errematatu» eta ingurune guztia txukuntzea egokiagoa eta jasangarriagoa delako.
ZUZENDARIARI
Nahikoa da, txo!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu