Zuzendariari gutunak

Naturarekin harremanak ezartzen

2017ko ekainaren 6a
11:39
Entzun 00:00:0000:00:00

"Naturarekin harremanak ezartzea” da 2017ko ekainak 5eko Ingurumenaren Mundu Eguneko lema. Eslogan honek pentsarazi nahi digu pertsonak ekodependenteak garela, ingurumenetik hartzen ditugula  bizitzeko gaiak eta berak eskaintzen dizkigula intelektualki, moralki eta sozialki garatzeko aukerak. Gizakiak, kulturalki oso eboluzionatuak izan arren, naturako beste espeziekin ahaidetuta gaude eta horiekin konpartitzen dugu ingurua; gu ere naturan bizi garen izakiak gara, nahiz eta zientzia eta teknologiari esker sortu dugun inguru artifizialak ez utzi ikusten gure benetako ingurua den natura hori.

Gizakiok gure buruak gobernatzeko dugun gaitasuna erabili behar dugu naturarekiko dugun grina menperatzailea orekatzeko eta naturak ezarritako aginduak eta mugak onartzeko.

Zabaldu diezaiogun gure burua naturari, irten gaitezen ingurura, pauso batera ditugu zentzumenen gozamenerako eta errealitatea sentitzeko parajeak eta Natura 2000 Sareko leku paregabeak, kreatibitatearen lekuko eta pertsona eta herrien identitatearen baliabideak direnak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.