ZUZENDARIARI

Neil Armstrongen urrats handiari buruzko egia

Mervyn Henderson McGowan
2023ko irailaren 22a
00:00
Entzun
Kazetari britainiar batek Neil Armstrong elkarrizketatu zuen 1999an, ilargiratzearen hogeita hamargarren urteurrenean. Kazetariak galdetu zion:

- Neil, esango diguzu ea zure hitzaldi txiki hori, «That's one small step for a man, one giant leap for mankind» (Urrats txikia da gizon batentzat, baina jauzi handia gizateriarentzat), entseatu zenuen ala ez?-

Eta Armstrongek:

- Bueno, ez soilik ez nuen hitzaldirik entseatu; izan ere, azken hitza ez zen mankind. Nik esan nuena ez zen «gizateria».

- Zer diozu? Baina denok hitz horiek ezagutzen ditugu, oso famatuak dira. Mankind ez? Orduan, zer esan zenuen?

Eta Armstrongek erantzun zion:

- Nik «Manny Klein» esan nuen.

Egia esan, Armstrongen hitzak entzuten baditugu ilargitik, interferentzia artean, azken hitz hori ez dago hain argi. Bi silaba edo hiru izan daiteke: Marzipan, Manny Klein, Maude Gonne, Mankind, Man to Man... edozer gauza.

Kazetaria, baina, hitz horiek izena eta abizena zirela konturatu zen:

- Orduan... nor arraio da Manny Klein?

Armstrongen arabera, Manny Klein oso lagun ona izan zuen, baina oraintsu hil zen. Hiru astronautak ilargira heldu baino lehen, askoz lehenago, Armstrong Kleinen aitabitxia izan zen haren ezkontzan, eta Klein Armstrongen aitabitxia izan zen Armstrongenean.

Kazetariari azaldu zion Manny Kleinek, eztei-bidaian, emazteari fabore bat eskatu ziola. Baina emazteak uko egin zion egiteari, esanez:

-Nire ahoan hori sartu aurretik, gizon bat ilargian egongo da, laztana.

Kazetaria aho zabalik geratu zen, jakina (Kleinen emaztea ez bezala, gau hartan gutxienez). Eta 1969ko ilargiratzea, beraz, urrats handi-handia izan zen gizateriarentzat, baina Manny Kleinentzat batez ere. Eta gehi dezakegu It wasn't only Armstrong going down in history that day (Egun hartan Armstrong ez zen izan historian erori zen bakarra). Ingelesezko hizkera popularrean, to go down aditzak jaitsiera berezi bat esan nahi baitu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.