Donostia

Nire filosofia katolikoaren laburpena

2025eko abenduaren 14a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Ni enpirista naiz eta mundu hau estudiatzen dudanetik dena igarotzea dela ondorioztatu dut, beraz, besterik gabe, bada, unibertsaltasuna ezinezkoa da. Baina objektu bakoitzari bere forma ematen badiot, forma geldia, orduan badaiteke zientzia egin. Hala ere, forma aldatzen da (Galileo) bere objektuari jarraituz, eta hasierako ignorantziarekin gaude, baina, kontrara, zientzia egin dugu, eta egiten gabiltza, eta ez bagara zerura igo ere zehaztasun handiak lortzen dira.

Lengoaia erlijiotsua, filosofikoa ere, hartzen badugu orain, orduan deskubritzen ditugu signoak (mirariak) eta horiek ezagutza a prioristikoa erakusten dute, unibertsala; eta ez soilik potentzian, baita aktoan ere. Erlijio judu-kristauan aurkitzen ditugu signoak, eta mundu hau ez litzateke izango signoak ugariak izango balira etengabe, hori beste kosmos bat izango litzateke, baina ez hau, bere miseria guztiarekin. Jesus da signoak egiten destakatu zena modu guztietan, nire Jauna.

Filosofia egiaren bilatze bat da, eta da kosmos osoaren egiaren bilatzea. Ageri den oro, eta suposatzen da filosofoa egiatia dela, bere diskurtsoa egiazkoa dela. Orduan, zergatik ez da miraria aintzat hartzen? Mirariak beste kosmos baten seinalea dira, Jainkoaren Erresuma, eta mirarien bitartez, ezagutzen ditugunak lekukoen bidetik, mirarien bitartez badakigu zerbait dena kosmos hauxe baino gehiago. Eta hori aintzat hartzen duen filosofia kristaua da, Jesukristo zelako mirariak egiten zituena, eta horiek mundu honetan gertatuak dira, beraz filosofiaren helburua dira, filosofiaren estudioetan sartzen dira. Hasi gara mundu hau estudiatzen eta beste mundu bat, demostrazio diren mirariekin, deskubritu dugu. Hori guztia bada filosofiaren gaia, eskubide osoz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.