ZUZENDARIARI

Norabide bakarreko zubiak

Gasteiz.
2016ko otsailaren 20a
00:00
Entzun
Donostia 2016 Europar Kultur Hiriburutzaren inaugurazioaren harira, bazterrak harrotu ditu bertan erabilitako zubiaren irudia. Aspaldi honetanbarra-barra entzunarazten zaigu «ezberdinen arteko zubia»-ren irudia. Irudi indartsua dugu hori, aniztasun, globalizazio eta (ustez) mugarik gabekomundu guay honetan. Amen. Baina nekez ohartarazten zaigu gauza batez: zubi batek, bere zeregina betetzeko, bi norabide eduki behar ditu, joan eta etorri. Eta ezinbestekoa da bi ertzen arteko oreka izatea, antzeko altuera alegia. Bestela, «osmosi» prozesu bat gauzatzen da. «Osmosi» prozesu batean, kontzentrazio ezberdina duten bi disoluzio mintz baten bitartez harremanetan jartzen direnean, kontzentraziorik baxuena duen disoluziotik kontzentraziorik altuena duen horretara pasatzen da ura berez, energiarik erabili gabe. Urarekin gertatzen den bezalaxe, oso «kontzentrazio hegemoniko» maila ezberdina duten bi kulturen artean mintz mehe bat kokatuz gero, kultur hegemonikotik menpeko kulturara pasatuko dira eduki kulturalak eta kontzeptuak, ezinbestean eta inolako energiarik erabili gabe. «Kultur hegemonikoak» (hots, espainolak edo frantsesak) erakusten al du euskaldunok, antza, aspaldi honetan miresten ditugun zubi horiek zeharkatzeko asmorik? Bi norabideko zubiak eraikitzen ari gara, ala norabide bakarrekoak?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.