Zuzendariari

Objektibotasuna

Zarautz.
2013ko urriaren 1a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Ez diot egunkari honetako kazetari bati esan nahi nola bete behar duen bere lana, soil-soilik eskatu nahiko nioke ahalik eta objektibotasun handiz idaztea. Irailaren 26ko Hizpide sailean Jon Ordoñezek astindu ederra eman zion Yolanda Barcina Nafarroako presidenteari. Kritikagarria iruditzen zitzaion Barcinak oposizio guztia aurka izan arren gutxiengoan gobernatzen jarraitu nahi izatea, eta, era berean, gutxiengoan egon arren berak agintzen duela erakutsi nahi izatea, alegia, «ez diezaiotela esan zer egin behar duen eta zer ezin duen egin».

Ez ote daki Ordoñezek Barcinak egiten duen berdina egiten duela Bilduk Gipuzkoako Aldundian, Donostian eta beste hainbat udaletan?

Erraza da Barcinaren harrokeria kritikatzea. Gustatuko litzaidake ausardia bera izatea Bildukoen harrokeria salatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.